Fue una larga y dura caminata – peregrinación, “pero todos llegamos bien hasta la iglesia y el camarín de la Virgen de Aranzazu, Patrona de Gipuzkoa”.
Es la quinta edición de esta marcha, que cada verano cierra el curso para los de ESO4º en un día de alegre convivencia y de la acción de gracias a María.
Ekainaren 24ean Floreagatik Arantzazura oinez joan ginen DBH 4ko ikaslez, irakaslez eta gurasoz osaturiko talde bat, 44 lagun orotara. Goizeko 6:ooetan abiatu ginen eta 15:30ak aldera iritsi Arantzazura. Orain bost urte hasi genuen ibilaldia ohitura bihurtzen ari da, eta ekimen honi jarraipena eman diogu aurten ere. Eguraldi egokia izan genuen, freskoa.
Ibilbidea: Azkoititik Aizpurutxo eta Zumarragara, bidegorria jarraituz, Legazpi, Barrendiola urtegia, minetako bidea, Biozkorniako leporaino eta handik behera Arantzazura …
Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Antonioren azalpenak jarraituz. Eta handik etxera autobusean, egun bikaina igaro ondoren. Mila esker guztioi!