Salesianos Urnieta: trabajando por proyectos

27 octubre 2015

 

El objetivo de este cambio metodológico es aumentar la implicación de todos los alumnos en su proceso de aprendizaje desarrollando proyectos y tareas basados en la vida real.

Badira hiru urte Urnietako Salesiar Ikastetxean DBHko ikasleak proiektuka ikasten hasi zirela. Ordukoak lehen urratsak izan baziren ere, aurtengo kurtso honetan proiektuka lana egiteko metodologia gela guztietara zabaltzen ari gara eta honela gela bakoitzean arlo ezberdinen arteko proiektu bana landuko dugu hiruhileko bakoitzean. Horretarako irakaslegoa prestatzen aritu da metodologia berritzaileetan bai hemen eta bai Euskal Herritik kanpo. Helburu nagusia ikasleek egoera errealetan oinarrituta beraien ikasketa prozesuan inplikatzea da. Horretaz gain orain arteko esperientziak ondorengo gaitasunak ere garatzen direla erakutsi digu:

  • Ikasle guztiak garrantzitsuak senti araztea. Jarduera parte-hartzaileak bultzatzea. Inor baztertua ez sentitzea.
  • Ikasle kolaboratzaileak izatea.
  • Ikasleen eta irakasleen elkarbizitza positiboa sendotzea.
  • Ikasleen sormena eta ekimena areagotzea.
  • Ikasleen ahozko eta idatzizko adierazpen maila hobetzea
  • Currikuluma, egoera eta ataza errealetan oinarritzea ikasleen interesa eta konpromisoa bultzatuz.
  • Irakasleen elkar-lana bultzatzea.Ikasleen adimen anitzak aintzakotzat hartzea.
    Gaur egungo gizartean gazteak beraien ikasketetan inplikatzea beharrezkoa dugu eta beraiengan sormena eta berrikuntzaren beharra piztu araztea ezinbestekoa jotzen dugu.

También te puede interesar…

Share This