Floreagako DBHko ikasleak ikas bidaietan

1 abril 2015

Aste Santuaren aurretik egun batzuk kanpoan ibili dira Floreaga Ikastetxeko DBH neska eta mutilak, euren ikas bidaiak burutzen.

DBH1ekoak Gorlizen ibili dira hiru egunez, itsas kirolak egin eta Gaztelugatxe eta Gernika ezagutuz.

DBH2koak Bartzelona inguruan ibili dira hiru egunez. Lehenbizi Zaragoza eta el Pilar bisitatu; Montjuich, Zooa eta Camp Nou ikusi eta Port Aventuran amaitu dute txangoa.

DBH3koak Murillo de Gallegon ibili dira bi egunez rafting eta hidrospeed egiten Gallego ibaian. Loarreko gaztelua eta Iruñeko zezenen ibilaldia ere egin dituzte.

DBH4koak Madril inguruan ibili dira lau egunez. Segovia, Madrilen El  Retiro, hainbat museo eta bazter ikusi dituzte eta Warner parkean ere ibili dira.

Denak oso gustura ibili dira. Zorionak guztioi!!

También te puede interesar…

Share This